Eguen Zuri ospatu zuten atzo Arrankudiaga-Zollon. Goizeko 9:30ak aldera atera ziren eskolako haurrak, mailak eskutan, etxez etxe abesti hau abesteko asmoarekin:
Eguen zuri egune
kolore ederreko egune
mendi gainean lainu parduak
eta azpian eguzki zuria
Herri honetako neska-mutilak
zuen aurrera gatoz gaur
triparentzako eskatzen dogu
solomorik ahal badozu
Oilar gorria ta bai ederra
ta gure palu daukagu
honentzat ere eskatzen dogu
zeredozer ahal badozu
Etxeko andrie begire dago
zeruko aingeru dirudi
errukitu gugaz eta ahal badozu
ogerlekotxu bat emoiguzu
Orain hemendik bagoaz eta!!
agur hurrengo artian
agur hurrengo artian
osasun onagaz bizi. Eup!!
Argazkiak: Txomin Egiluz