Hasi dira Arrankudiaga-Zolloko Elexalde auzoan eta udaletxean sakagailu bidezko semaforoak jartzeko obrak. Udalak eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiari obra hori egitea, “errepideari buruzko azterlan sakona bidali ostean”.
Elexaldeko semaforoa botikaren parean jarriko da. Hirugarren semaforo bat ere jarriko dute, eta aurretiazko abisua emateko funtzioa izango du.
Hasierako asmoa zen hirugarren semaforo hori Uribarriko sarrera baino apur bat lehenago jartzea, baina udalak jakinarazi du kokapen berria aztertzen ari dela Aldundiko teknikariekin.
19.983 euroko aurrekontua
Esan bezala, Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko da semaforoak jartzeaz. Baina horretarako udalak espaloi berriak egin edo daudenak egokitu beharko ditu, “hala behar den lekuetan”.
Abenduko Udal Osoko Bilkuran egin zen obraren esleipena. Arrankudiaga 99 enpresak egingo ditu lanak, 19.983,53 euroren truke.