“Altsasuko okupazio militarrari” buruzko hitzaldia antolatu du Arrankudiaga-Zolloko Gazte Asanbladak gaur arratsalderako. Gizarte Etxean izango da solasaldia, 19:30ean.
Entzun Altsasu plataformako kideak gerturatuko dira Arrankudiagara. Altsasuk pairatu duen jazarpen polizial eta militarraren eta horri aurre egiteko jaiotako mugimenduen bilakaera historikoa jorratuko dituzte. Iaz gertatutako “muntaia poliziala” ere izango dute hizpide, zeinen ondorioz hamaika gazte dauden inputatuak eta horietariko hiru espetxeratuak.
Hitzaldiaren ostean pintxoak jateko aukera egongo da, Gazte Asanbladatik jakinarazi dutenez.