Hego Uribeko Etxerat elkarteak Arrankudiaga hautatu du Pilotakaz Pilotakada jaialdia gauzatzeko. Ekimenaren helburua da euskal preso politikoen eta iheslarien egoera salatzea, eta horretarako zenbait ekintza prestatu dute.
Berez, egitaraua egun osokoa izango da. 10:30ean pilota partidak abiatuko dituzte eta 13:30ean finala jokatuko dute.
14:30ean ekitaldi politikoaren txanda helduko da eta 15:00etan herri bazkaria egingo da. Txartelek 15 euro balioko dute eta langabetuentzat eta ikasleentzat 12 eurotan salduko dituzte.
16:00etan bertsolariek izango dute protagonismoa eta 19:00etan Txokonedituak taldeak joko du. 21:00etan Itziarren Semeak eta Enkore igoko dira oholtzara eta gaua DJ Bullen musika emanaldiak itxiko du.