Guda Zibilean jazotako bonbardaketak izan dituzte hizpide Arrankudiaga-Zollon asteburuan. Ostiralean gaiari buruzko erakusketaren aurkezpena eta solasaldia egin zuten Txomin Egiluz eta Markel Iturrizarrek Gaztetxean. Atzo, aldiz, mendi ibilaldia egin zuten Albitzarrira, lubakiak bisitatzeko.
Erakusketa ostiral eta igandean egon da ikusgai Gaztetxean, eta 110 herritar bertaratu dira guztira, antolatzaileek adierazi dutenez.
Argazkiak: Txomin Egiluz