Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta mendi taldeak ekaineko txangoa aurkeztu du. Oraingoan pirineoak izango dituzte helmuga, Sallent de Gallegoko inguruak, hain zuzen. Ekainaren 17an eta 18an egingo dute irteera. Bidaiaren prezioa 30 eurokoa izango da bazkide helduentzat, eta 35 eurokoa gainontzekoentzat. Umeek, aldiz, 20 edo 25 euro ordaindu beharko dituzte bidaiagatik. Izena emateko epea ekainaren 8an bukatuko da. Prezioaren barnean sartu dute autobusa eta aterpetxea.
Apuntatzeko matxinkortataldea@gmail.com helbidera edo Facebook kontura idatzi behar da, edo Ekilore dendara bertaratu.
Asteburuko plana
Larunbatean 11:30ean aterako da autobusa Arrankudiagatik. 16:00ak aldera espero dute iristea, eta arratsaldean ibilaldi laburra egitea da asmoa. Biharamunean, 21 kilometroko ibilaldia proposatu dute Matxinkrotakoek. Aurreratu dutenez, 17:30ean aterako dira Huescatik Aiaralderantz.