Udaleku irekiak eta zaintza zerbitzua eskainiko ditu Arrankudiaga-Zolloko Udalak udan, uztailaren 3tik 14ra. Zaintza zerbitzua 2012 eta 2014 urteen bitartean jaiotako haurrei egongo da zuzendua eta udaleku irekiak 2004 eta 2011 urteen artean jaiotakoei. Izena emateko azken eguna ekainaren 16a izango da, 12:00ak baino lehen.
10:00etatik 13:30ak arte eskainiko da zerbitzu bakoitza, eta prezioa 15 eurokoa izango da astebetez soilik erabiltzen bada eta 30 eurokoa bi astez baliatzen bada. Hala ere, prezioa erdira murriztuko zaie familia ugariei eta guraso bakarreko sendiei, eta % 25 murriztuko zaie Oinarrizko Errenta jasotzen dutenei. Herrian erroldatu gabeko familiek, aldiz, % 20 gehiago ordaindu beharko dute.
Baldintzak
Lanean interesa duten gazteek ere ekainaren 16ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte ondorengo dokumentuak Udaletxean: Curriculum eguneratua, langabezi txartela, Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia eta duten prestakuntzari buruzko egiaztagiriak.
Ondorengo baldintzak bete beharko dituzte interesdunek: udalerrian erroldatuak egotea, 18-30 urte artean izatea, euskalduna izatea eta langabezian egotea.
Baloratuko diren gauzak, aldiz, honakoak izango dira: Hezkuntzan, Artean edo Kirolean diplomatua egotea edo gradua izatea (3 puntu), Hezkuntzan, Artean edo Kirolean diplomatua egotea edo gradua izatea (3 puntu), Astialdiko begirale titulua izatea (puntu 1), Euskal filologia titulua, EGA edo HABE 3 izatea (3 puntu), HABE 2 titulua izatea (2 puntu), HABE 1 titulua izatea (puntu 1) eta Hezkidetzan prestakuntza izatea (2 puntu).
Udaletik aipatu dute esperientzia baloratuko dela baita, eta gaineratu dute puntuazioetan berdinketa bat ematen bada lehentasuna izango duela iaz udalekuetan lan egin ez zutenek.
Hemen ikusi daitezke informazio guztia barnebiltzen duten dokumentuak: