Indarrakoek 12:00etan abiatuko du jaia txupinazoarekin eta argazki zaharren erakusketarekin. 12:30ean trikipoteoa hasiko dute, eta 15:00etan guztiak batuko dira argazkia egiteko: egungo jokalariak, antzinakoak eta jarraitzaileak.
15:15ean helduko da herri bazkariaren txanda. Eguraldiaren arabera frontoian edo elizako atarian izango da. Bazkalostean DJ Ituk jarriko du musika.
18:30ean II. Bola Joko Txapelketa lehiatuko da. Antolatzaileen gomendioa da garraio publikoa erabiltzea.