40 urte pasa dira Arrankudiaga-Zolloko gazteen kanpalekua lehenbiziko aldiz egin zenetik. Hori dela eta asteburu osoko plana prestatu dute herrian. Ostiralean musika izango da nagusi, Matarrasa, Gorrotoz Haziak eta DJ Indio taldeen kontzertuekin. Igandean, aldiz, goiza eta eguerdia hartuko du ospakizunak, merkatu solidarioarekin, kanpamenduko jolasekin, bazkariarekin eta bingoarekin.
EGITARAU OSOA
Ekainak 9, ostirala
20:00 // Otartekoak
21:30 // Kontzertuak: Matarrasa, Gorrotoz Haziak, DJ Indio
Ekainak 11, igandea
11:00 // Merkatu solidarioa
12:30 // Haurrentzat jolasak
14:30 // Bazkaria
17:00 // Bingoa