63.000 euroko inbertsioa egingo du Arrankudiaga-Zolloko Udalak herriko plazan dagoen haur parkeari estalkia jartzeko. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du tokiko erakundeak horretarako, 24.000 eurokoa.
Oraindik ez dakite zehatz mehatz noiz jarriko duten estalgunea. Izan ere, lehiaketa publikoa egin behar dute, obra zein enpresak egingo duen zehazteko. Proiektua, baina, egina dago. Hau da planoetan azaltzen den irudietako bat:
