Herritarrek udal frontoia erabiltzeko aukera izango dute hemendik aurrera. 16 urte baino gehiago izatea izango da horretarako baldintza, eta www.arrankudiaga.org webgunean eskaera egitea. "Online sistema" baliatuko dute, hain zuzen, erreserbak egiteko. Bi euro balioko ditu erreserbak. "Behin erregistroa eginda, udaletxetik pasa eta txartela eskuratu ahal izango da", adierazi dute udaletik.
Ekitaldi ugari antolatzen dira Arrankudiagako frontoian. Batetik, eskupilota elkartearen partidak; eta, bestetik, festa giroko jarduerak, Olentzero eta Maridomingiren etorrera kasu.