Arrankudiagako Udalak jakinarazi du aldatu egin dituztela tokiko erakundearen lan-poltsan egoteko baldintzak.
Hiru,dira, funtsean aldaketak:
*Lan poltsan izena ematen duten pertsonek egiaztatu egin beharko dute herrian bizi direla.
*Bi lan-poltsa egongo dira: eraikinen garbiketarena eta kanpoko lanena. Herritar bakoitza zerrenda batean baino ezingo du eman izena.
*Lan poltsatik kanporatuko da zehaztutako lanak txarto egin edo egiten ez dituen herritar oro.
Udaletik adierazi dute lan-poltsan dauden pertsonekin aztertuko dituztela baldintza berri horiek.