Kop, Matarrasa, Erramun Martikorena eta Garilak 26 taldeek girotuko dituzte Arrankudiagako Jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2017ko uzt. 7a, 08:00

KOP taldea, artxibo irudi batean. / Saioa Gauilunak

Abuztuaren 12tik 15era izango dira jaiak. Nagusien Eguna 5ean izango da.

Kop, Matarrasa, Erramun Martikorena eta Garilak 26 musika taldeek girotuko dituzte Arrankudiagako Andra Mari Jaiak. Festetan egongo diren gainontzeko ekintzak ohikoan egiten direnak izango dira. “Nobedade gutxi daude aurtengo egitarauan”, azaldu du jai batzordeko kidea den Aitor Lexartzak. Andra Mari Egunean -abuztuak 15- egingo da berrikuntza bakanetako bat: umeen eskupilota partidak egingo dira goizean, “eguna indartu eta herriko jendea erakartzeko”.

Kofradia Eguneko arratsaldean ere egongo da aldaketa txiki bat. “Musika ikuskizun bat ekarriko dugu antzezlan baten ordez, azken honek jada ez duelako herritarrengan garai batean zuen interesa pizten”, iragarri du Lexartzak, eta gaineratu du Gazte Asanbladak Gazte Eguna egingo duela 14an.

Jaien daten egonkortzea
Jaien datei dagokionez, iaz abiatutako ildoan sakonduko dute aurten. “Iaz egin genuen jaiak bateratzeko apustua, antolakuntza errazten duelako horrek. Funtzionatzen duela ikusten bada mantendu egingo da datozen urteetan”, iragarri du jai batzordeko kideak.


EGITARAU OSOA

Abuztuak 5, zapatua: Nagusien Eguna
12:00 //  Meza

12:30 //  Jubilatuen XII. jokoak (briska, igela, boloak...)

14:30 // Jubilatuen bazkaria

16:00 // Kantuak eta dantzaldia

Abuztuak 12 (zapatua): Umeen Eguna
11:00 // Kamisetak banatzea

11:30 // Bolanderak eta umeen kalejira

12:00 // Umeentzako jolas parkea

14:30 // Umeen bazkaria (Gizarte Etxean)
Bazkarirako izenak emateko zerrendak jarriko dira Agirre tabernan, Elexondo tabernan, Batzokian eta Gizarte Etxean. Apuntatzeko epea: abuztuaren 9a

17:00 // Aparra botako da umeentzat, Garondon

18:00 // Boloak: umeen tirada

18:45 // Txupinazoa (Matxinkorta mendi taldea)

19:00 // Boloak. nagusien tirada, J.I. Larrazabalen III. oroimenezkoa

19:00 // DJ Xaibor, umeentzako dantzaldia

20:00 // Frontenis finalak

21:00 // Kanpamentukoen ekitaldia, frontoian

Abuztuak 13, domeka: Kofradia Eguna
10:00 // Diana

11:00 // Meza nagusia

12:00 // Txakolin dastatzea

13:30 // Kontzentrazioa: “Euskal presoak Euskal Herrira”

14:00 // Umeen kofradia bazkaria

14:30 // Kofradia bazkaria, eliza atarian.
Txartelak Agirre tabernan, Elexondo tabernan, Batzokian eta Gizarte Etxean jarriko dira salgai

16:30 //  Kantuak, Jose Mendizabal

17:00 // Mus Txapelketa

18:30 // Jazz & fusion musik show (Molto vivace)

Abuztuak 14, astelehena: Bezpera
18:00 // XXX. Marmitako Lehiaketa
Izenak ematea: 18:00etatik 18:30etara

19:30 // XXI. Tortilla Txapelketa (0 eta 18 urte bitartekoentzat)
Izenak ematea: 18:00etatik 18:30etara

20:00 // Kalejira

20:00 // Tortilla eta marmitako lapikoen aurkezpena

22:00 // Afaria

22:30 // Mariskal DJ
Platano dantza

Abuztuak 15, asteartea: Andra Mari
10:00 // Diana

10:30 // Kalejira

11:00 // Meza nagusia

11:45 // Pilota partidak

19:30 // Jaialdia: Erramun Martikorena

Abuztuak 16, asteazkena: Berakatz Eguna
19:00 // Pilota partidak

21:00 // Odolosteak afaltzera herriko tabernetan

21:30 // Kontzertuak: Matarrasa, Kop eta Garilak 26

05:00 // "Berakatz zopa" eta jaien amaiera
*Mozorrotzeko gonbidapena

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide