Txondor Gaztetxean hasi zen atzo Berakatz Eguna. Bazkaria eta Hilean Bariku Bat taldearen kontzertu egon ziren.
Herriaren erdigunera mugitu zen festa iluntzean. Auzolanean prestatutako ehunka odoloste baino gehiago zerbitzatu ziren Gizarte Etxean.
Kontzertuak egon ziren baita. Matarrasa, Kop eta Garilak 26 taldeak igo ziren plazako oholtzara.