Arrankudiaga eta Zolloko Traila berrituta itzuliko da aurten. Matxinkorta mendi taldeak aurreratu du data: urriaren 7an izango da. Gizakientzat ez ezik, txakurrentzat ere egokituko dute proba. Izan ere, txakurkrosa egingo dute.
Trail modalitatean hiru aukera
Horrez gain, korrikalarientzako bi zirkuitu egokituko dituzte. Lasterketa luzeak 14 kilometro edukiko ditu, eta laburrak 6. Txakurrekin parte hartzen duten lagunek ere sei kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.
Izen ematea, zabalik
Apuntatzeko epea zabalik dago. Internet bidez egongo da horretarako aukera, sailkapenak webgunean. Prezioa 5 eurokoa da.