Irailaren 24an egingo dute Arrankudiagako XV. Mendi-ibilaldia. Matxinkorta mendi taldeak azaldu duenez, bi zeharkaldi proposatu dituzte: laburra eta luzea. Lehenak 9.7 kilometro izango ditu, 505 metroko desnibel positiboarekin. Bigarrenak, berriz, 20 kilometroko luzeera edukiko du, eta 1072 metroko desnibelarekin. Horniketa puntuak honakoak izango dira: Biderdi (Ibilbide laburra) eta Madalena (luzea).
Ordutegiari dagokionez, 8:00etan abiatuko dira herriko plazatik martxa laburra egitera doazenak, eta ordubete beranduago gainontzekoak; hots, ibilblide laburra aukeratzen duten partaideak.
Txangoak Arrankudiaga eta Zolloko hainbat tontor zeharkatuko ditu: Matxinkorta, Gazteluzar, Ganekogorta, Biderdi eta Zollo iraupen luzekoak; eta Teleri, Pagobakarra, Bolaleku eta Albitzarri laburrekoak.
Eguerdian herri bazkaria egongo da Gizarte Etxean, 15:00etan. Irailaren 21 arte egongo da apuntatzeko aukera, Ekilore dendan edota Gizarte Etxean.