Taberna zerbitzua izango du aurrerantzean Iberlandako txokoak. Udan eginiko Udal Osoko Bilkuran onartu zen tabernaren ustiaketaren esleipena, eta laster zabaltzea aurreikusi dute.
Udaletik adierazi dute eraikina taberna gisa erabiltzeko egin zela, "uholdeak aurretik zegoen taberna eraman zuenean". Hala ere, 2005etik aurrera txoko publiko moduan erabili da.