Arrankudiaga eta Zolloko Traila berrituta itzuliko da aurten. Matxinkorta mendi taldeak aurreratu du data: urriaren 7an izango da. Gizakientzat ez ezik, txakurrentzat ere egokituko dute proba. Izan ere, txakurkrosa egingo dute.
Trail modalitatean 3 aukera
Horrez gain, korrikalarientzako bi zirkuitu egokituko dituzte. Lasterketa luzeak 14 kilometro edukiko ditu, eta laburrak 6. Txakurrekin parte hartzen duten lagunek ere sei kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Izena emateko epea zabalik dago sailkapenak webgunean, 5 euroren truke.