Iñaki Anasagasti egongo da gaur Ramon Azkue omentzeko jardunaldietan

Erredakzioa 2017ko urr. 13a, 15:12
Ramon Azkue, artxibo irudi batean. / EAJ-PNV

Gaur hasi eta bihar arte luzatuko dira jardunaldiak.

Ramon Azkue omenduko dute asteburu honetan Arrankudiagan, igandean 80 urte beteko baitira fusilatu zutenetik. EAJko kide garrantzitsua izan zen Azkue, Guda Zibilean Eusko Gudarostea zuzentzea egokitu baitzitzaion. Kuban jaio zen 1898. urtean, baina lotura handia izan zuen Arrankudiagarekin. “Bere ama, Ramona Gorostizaga, herrikoa zen”, azaldu dute Ramon Azkue elkarteko kideek. Hori dela eta, Bilbo eta Arrankudiaga artean aritu zen Eusko Alderdi Jeltzaleko kidea. Herrian zegoenean, gaur egun Batzokia dagoen tokian bizi zen. Hiriburura mugitzen zenean, aldiz, Carton Hotelaren aurrean zegoen etxe batean hartzen zuen ostatu, Elkano kalean.

Zeresan handiko ekintza bat egin zuen Azkuek Arrankudiagan 1931. urtean: Ikurriña jarri zuen udaletxean lehenbiziko aldiz, Jesus Solaunekin batera. 

Sei urteko gehiago baino ez zen bizi izan: 1936ko urriaren 15ean fusilatu zuten frankistek Santoñako espetxean, beste 13 lagunekin batera.

Bi eguneko egitaraua
Hori dela eta, hainbat ekintza prestatu dituzte herrian asteburu honetarako. Gaur izango da lehenengo zita, arratsaldeko zazpietan Udaltalde aretoan. Iñaki Anasagasti senatari jeltzaleak hitzaldia eskainiko du, bera baita Azkueren figura ikertu duen pertsonetako bat.

Bihar -larunbata- aldiz, Itxaso Atutxa Bizkaia Buru Batzarreko presidentea bertaratuko da herrira, 12:00etan hasiko den solasaldi batean parte hartzeko. Trikipoteoa egongo da gero, 13:00etan. Amaitzeko, bazkaria egingo da 15:00etan, EAJ-PNVren barne eta herri-kargudunak omentzeko.

 

EGITARAU OSOA

Urriak 13, ostirala

19:00 // Iñaki Anasagastiren hitzaldia Udaltalde aretoan

Urriak 14, larunbata

12:00 // Itxaso Atutxarekin solasean

13:00 // Trikipoteoa

15:00 // EAJ-PNVren barne kargudunak eta Herri Kargudunak omentzeko bazkaria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide