Pertsona bat zauritu da gaur arratsaldean Arrankudiaga-Zolloko Atxeta auzoan jazotako trafiko istripu batean. Hiru autok elkarren aurka talka egin dute. Ospitalera eraman dute zauritua eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da, garabia autoak kentzen ari den bitartean.