Trafiko Zuzendaritzak adierazi duenez, istripua izan da gaur goizean Arrankudiagan. Ibilgailu bat errepidetik atera da, ondorioz, moztuta egon da bidea bi orduz. Ertzaintzaren arabera, errail bakarra egon da erabilgarri bide garbitzaileek gunea atondu duten arte. Zauritua Galdakaoko erietxean artatu behar izan dute.