Abenduaren 22an eta 29an grebarekin lan baldintza kaskarrak salatu nahi dituzte sindikatuek. Besteak beste, langileen antolakundeek hurrengoa aldatu nahi dute:
- Etengabeko ordutegi aldaketak eta soldata urriak.
- Lanpostu ugariren suntsiketa.
- Bajak, lanaldi murrizketak eta oporrak ordezkatzeko kontrataziorik ez direla egiten eta, ondorioz, lan karga handiegia dela.
- Langile gutxi eta egonkortasun eza.
- Tresna eta baliabide eskasak eta horrek suposatzen duen arriskua.
- Aitortzen ez diren aparteko lan orduak.