Merkantzia-tren batek sei behi harrapatu ditu Arrankudiaga-Zollon, Arbideko pasabidean. Ezbeharrak atzerapenak sortu ditu tren zerbitzuan. Bilbotik Aiaraldera zetozen trenak Ugaon geratu dira eta Renfek autobusak atondu ditu bidaiariak Laudioraino eramateko.