Istripua jazo da gaur arratsaldean Arrankudiaga-Zollon, Bi-625 errepidean. Udaletxe parean gertatu da ezbeharra 18:30ak aldera hiru autok -Peugeot 2008 modelokoa bata eta Volkswagen markakoa bestea eta beste bat- elkarren aurka talka egin dutenean. Ibilgailuetako bat irauli egin da eta gurdibideetako bat blokeatu du.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta zauritutako pertsona artatzeari ekin diote. Ertzaintza trafikoa bideratzen aritu da.
ARRANKUDIAGA. BI-625 376,1 KM-an. Hiru autoren arteko trafiko istripuaren ondorioz bi zauritu Basurtoko ospitalera eraman dituzte.
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) 2018(e)ko urtarrilak 4
--
ARRANKUDIAGA. BI-635 km-376,1. Dos personas evacuadas al hospital de Basurto en un accidente entre tres vehículos. #trafikoa