Frontoia doan erabiltzeko aukera izango dute Arrankudiaga-Zolloko bizilagunek

Erredakzioa 2018ko urt. 10a, 10:44

Frontoia ezingo da alokatu bertan ekitaldi bereziak egitea aurreikusita dagoenean. / Aiaraldea.eus

Kirol-azpiegitura hori alokatzeko araudia zehaztu du udalak.

Frontoia erabiltzeko araudia aldatu du Arrankudiaga-Zolloko udalak. Kirol-azpiegitura hori alokatu nahi dutenak internet bidez erregistratu beharko dira tokiko erakundearen web-gunean. Frontoira eta aldageletara sartzea eta argia piztea ahalbidetuko dien txartela eskuratu ahalko dute horrela, bi euro ordaindu ostean.

8:00etatik 22:00etara erabili ahalko da frontoia, baina hainbat muga egongo dira: ezingo da bertan jokatu eskola ordutegian ez eta Kamaraka taldeak erabiltzen duenean, udalak antolatutako ekintza edo ikastaroak daudenean edota egoera berezietan.

Frontoia ordubeterako alokatu beharko da gutxienez, eta erabiltzaile bakoitzak bi orduz erabili ahalko du eguneko gehienez. Udalerrian erroldatutako pertsonek hilabete lehenago egin ahalko dute erreserba. Erroldatu gabekoek, aldiz, 15 egun lehenago.

Doako ordutegia
Arrankudiaga-Zolloko erabiltzaileek aukera izango dute kantxa doan erabiltzeko aipatutako ordutegian, baldin eta ordu bat lehenago beste inork erreserbatu ez badu. Hala ere, kasu horretan ezingo dira ez argiztapen artifiziala ez eta aldagelak erabili.  

Merkeagoak izango dira erroldatuentzako tasak: 3 euro ordaindu beharko dituzte kantxa erabiltzeagatik  (doako kasuetan izan ezik) eta bina euro aldageletara sartu eta argiak pizteagatik. Erroldatu gabeak, aldiz, launa euro jarri beharko dituzte gauza aipatutako hiru gauza horietako bakoitzagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide