Otsailaren 3an eta 4an Candanchún eskiatzeko aukera emango du Matxinkorta Mendi Taldeak. Izena emateko epea irekirik egongo da urtarrilaren 22ra arte. Horretarako bide ezberdinak egongo dira. Alde batetik, facebook profila, matxinkorta@gmail.com helbide elektronikoa, 638 513 735 telefono zenbakia edota Ekilore denda.
Autobusak, forfaitak eta aterpetxeak -afaria eta gosaria barne- 105 euro balioko du bazkideentzat (90 € umeentzat), eta bazkideak ez direnek 120 € ordaindu beharko dute (105 € haurrek).
Bestalde, eski alokairua behar dutenek 130 euro ordaindu beharko dituzte bazkideak badira, (110 € umeek). Aldiz, bazkideak ez direnentzat 145 € balioko du eskaintzak, 125 € haurren kasuan.
Otsailaren 3an herriko plazatik abiatuko dira 05:15ean eta hurrengo egunean 17:00etan itzuliko dira.
Sagardotegira
Urnietako Oianume Sagardotegira egingo den txangoa hilabete geroago izango da, hau da, martxoaren 3an. 45 euroko prezioa izango du irteerak, menua eta autobusa barne. 638 513 735 telefono zenbakian, Gizarte-Etxean edota Ekilore dendan eman daiteke izena, eta otsailaren 16a izango da horretarako muga.
12:00etan aterako da autobusa plazatik, 14:00etan izango da bazkaria, 17:00etan Hernanira joko dute eta 02:30ean itzuleraren unean helduko da.