Merkatu txiki solidarioa egingo dute Arrankudiagako frontoian datorren igandean -urtarrilak 21-, 11:00etatik 13:00ak arte. Herritarrek nahi dutena eraman ahalko dute, bertan prezio sinbolikoan saltzeko.
Itsulapiko solidarioak egongo dira haur minbizidunen gurasoen Aspanovas elkartearentzat dirua biltzeko. Gizarte Etxean eta Ekilore dendan ere jarri dituzte itsulapikoak, igandean bertaratu ezin direnentzat.
Ipuin kontalaria eta umeentzako jolasak ere egongo dira azokan.