Duela hiru urte ekin zioten Arrankudiaga-Zolloko Txondorra gaztetxearen atonketari. Gazte Asanbladako kideek azaldu dutenez, auzolanean heldu zioten erronkari. "San juan inguruan hasi genituen lanak", kontatu dute. Igerilekuen eraikin ohia aukeratu zuten gazteentzako espazioa atontzeko. Geroztik, hainbat hobekuntza egin dizkiote eraikinari: sarbidea, barruko espazioaren antolaketa... Herrian ekintza anitzak antolatzeko espazioa eratzea izan da obraren helburua.
Martxoan ospatu zuten lehendabiziko gazte eguna bertan, Ane Arandia eta Olatz Jungitu kideek udaberrian sareratutako elkarrizketan azaldu gisa. Ordutik, asanblada eta ekintza ugari antolatu dituzte.