Bilera irekia deitu du Arrankudiaga-Zolloko udalak datorren maiatzaren 11rako. Udal etxebizitzak eraikitzeko egitasmoaren inguruko informazioa helaraziko dute bertan. "Ekimenean interesa duten herritarrei zuzendutako bilera izango da", tokiko erakundeak azaldu duenez. Dauden aurreikuspenak landu eta auzokideen ekarpenak jasoko dituzte, proiektua nola kudeatu pentsatzearekin batera.
19:30ean izango da zita, Udaltaldeko aretoan.