Tologorrira ibilaldia antolatu du Matxinkorta taldeak maiatzaren 20rako. 8:30ean abiatuko da autobusa Arrankudiagako plazatik eta 14:00etan itzuliko da. Antolatzaileek jakinarazi dute bi ibilbide egongo direla: Luzea -18 kilometrokoa- eta laburra -12,8 kilometrokoa-
Maiatzaren 18ra arte dago tiketak erosteko aukera Ekilore dendan edo matxinkorta@gmail.com helbide elektronikoan. Bazkide nagusiek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta umeek 4. Ez-bazkideek, aldiz, 12 eta 6 euro ordaindu beharko dituzte, hurrenez hurren.