Omenaldi zibila egin zioten ostiral arratsaldean Joseba Martini Arrankudiagako frontoian. Maiatzaren 12an zendu zen Herri Batasuneko mahaikide ohia. Jaiotzez basauriarra zen, baina aspaldidanik bizi zen Arrankudiaga-Zollon.
Herriko hainbat norbanakok eta Ezker Abertzaleko zenbait militantek hartu zuten hitza ekitaldian.
Argazkiak: Oihana Narbona