Arrankudiagako herrigunean trafikoa motela da istripu baten ondorioz. Goizean enborrak garraiatzen zituen kamioi batek zuhaitz zati bat galdu du, eta errepidera erori ostean, auto baten aurka jo du.
Zauriturik ez bada egon ere, poliziak trafikoa bideratu behar izan du ibilgailu kaltetua bidetik kendu arte.