Ibai ertzeko jolasgunea atondu dute Arrankudiagan. Haurrentzako elementu berriak kokatu dituzte bertan: txirrista eta jolaserako beste zenbait azpiegitura. Izan ere, zaharkitua zegoen lehengo eremua. Hala, zelai eta zuhaitz guneaz gain, Iberlandako futbol zelaia eta kirol pistarekin batera jolasgune berria edukiko dute eskura herritarrek. Itziar Duoandikoetxea alkateak azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldunditik laguntza jaso dute egitasmorako: "Foru Aldundiko azpiegituren saileko diru-laguntza 22.830,69 eurokoa izan da".
