Interneten topatu daitezkeen arriskuei buruzko hitzaldia antolatu du Ramon Azkue kultur elkarteak Arrankudiaga-Zollon.
Bihar izango da solasaldia 18:00etan Udaltaldearen lokalean. Ertzaintzak eskainiko du saioa, eta gurasoei bideratuta egongo da: “Gure seme-alabek 8-9 urterekin mugikorra dute dagoeneko. Instagram eta Facebook bezalako sare sozialak ere erabiltzen dituzte, eta ez dugu tresna horien gaineko informazio askorik”, azaldu du Urtzi Vergarak.
Gauzak hala, balizko arriskuen inguruan informatzea izango da saioaren xedea, elkarteko kidearen hitzetan.
Hitzaldi gehiago
Honakoa ez da Ramon Azkue kultur elkarteak antolatu duen lehen hitzaldia. “Iragan astean kontzertu ekonomikoari buruzko solasaldia antolatu genuen”, azaldu du Vergarak, “gure asmoa da urtean interes orokorreko 1-2 hitzaldi antolatzea”.