Igandean bukatu zen "Urriko martxa". Arrankudiaga-Zolloko Gazte Asanbladak Hego Uribeko gainontzeko eragileekin antolatu du ekimena. Asteburuan zehar ekintza ugari egin dituzte.
Zeberion hasi zuten zeharkaldia ostiralean, aisialdi eskaintzarekin. Hain zuzen, afariaren ostean ipuin kontalaria izan zuten. Larunbatean, berriz, Zeberiotik Arrankudiagaraino joan ziren oinez gazteak. Untzueta mendia igo zuten, eta bertako historia izan zuten hizpide tontorrean. Bazkalostean hiru tailer egin zituzten: bihurrikeriena, soinu ekipoa muntatzen ikastekoa eta autodefentsa. Gaubela gisa, berriz, mikrofono irekia planteatu zuten Arrankudiagako Txondorra gaztetxean.
Igandean bukatu zen zeharkaldia, Arrigorriagan. Burdin hesiari buruzko hitzaldia izan zuten bertan, eta bazkaldu eta gero ekitaldia egin zuten. Antolatzaileek positiboki baloratu dute jarduera:
Argazkiak: Urriko Martxa