Asteburuan ospatu da Zolloko Jaien lehen zatia. Ostiralean piztu zuten festari hasiera emateko suziria. Herri afaria egin zuten gero, eta Joselu Anayak talde mitikoak girotu zuen gaua.
Larunbata izan zen egunik jendetsuena. Goizean puzgarriak egon ziren eta ume eta gazteentzako bazkaria egin zuten jarraian. Iluntzean hiru musika talde igo ziren frontoiko oholtzara: Sabin kantautore amurrioarra, Egurra Ta Kitto ska taldea eta Tximeleta erromeria.
Igandean Nafarroa Kanta Taldeko kideak arduratu ziren goiza girotzeaz. Arratsaldean, aldiz, Dangiliske taldearen dantza-plazak hartu zuen lekukoa, txerriki janarekin batera.
Datorren larunbatean ekintza gehiago
Datorren larunbatean emango zaie amaiera jaiei. Herri bazkaria egongo da, Roberto eta Idoiak girotua. Euskaraldian izena emateko postua ere jarriko dute, egun osoan zehar. Iluntzeko zortzietan jaurtiko dute azken suziria.
Argazkiak: Txutxi Ariznabarreta eta Garazi Abrisketa