Afaria egingo dute bihar Gizarte Etxean, herritarren auzolana eskertzeko

Txabi Alvarado Bañares 2018ko aza. 15a, 11:00
Gizarte Etxean egingo dute afaria. / Aiaraldea.eus

21:00etan jarri dute zita. Afarian parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, Gizarte Etxean bertan. Gaur da horretarako azken eguna.

“Laguntzaileen afaria” egingo dute bihar Arrankudiagako Gizarte Etxean. “Urteak dira afari hau antolatzen dugula”, azaldu du Jon Garayok, “lehen San Martinetan egiten genuen eta Zollora igotzen ginen gero. Handik urte batzuetara hurrengo ostiralean egitera pasa ginen eta horrela jarraitzen dugu gaur egun”.

21:00etan egingo dute otordua. Bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, Gizarte Etxean bertan. Gaur da horretarako azken eguna.

Gizarte Etxean bultzatzen diren parte hartze eta elkarlana “altxorra” dira, Garayoren esanetan. “Jendearekiko dugun detailetxo bat baino ez da afaria”.

Ikasturte berriko erronkak
Afaria igarota, ikasturte berriari helduko diote. “Gizarte-Etxea auzokide elkarte plural eta zabala da, beti moldatzen eta eguneratzen saiatzen dena herri edo auzokideen behar edo nahietara”.

Gauzak hala, azken urteetan herrian “aldaketa nabarmenak” jazo direla azaldu du Garayok. “Auzokide berriak daude, elkarte berriak, zerbitzu berriak eskaintzen dira... guzti horrek eragin handia du”. Udaletxeak, Gaztetxeak eta bestelako eragileek ekintza asko egiten dituztela azaldu du Gizarte Etxeko kideak. “Horregatik, horrelako ekintza gutxiago egin izan ditu Gizarte Etxeak azken boladan”.

Garayok nabarmendu du Gizarte Etxea “zabalik eta prest” dagoela. “Baina kezkak, ikusminak, ikasnahiak, beharrak edota interesak auzokideetatik atera behar dira eta, egia esan, ikasturte honi begira momentuz ez da ezer berezirik planteatu, ezta proposamenik jaso ere”.

Hala ere, datorren urtean zenbait ekintza egingo dituztelakoan dago Garayo, Korrika dela eta. “Euskara zein parte-hartzea sustatzeko ekintzaren bat egingo dugu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide