Istripua jazo da gaur goizean Atxetan. Auto batek eta furgoneta batek elkarren aurka egin dute talka auzoko bihurgunean. Trafikoa moztu da tarte batez eta gero ertzaintzak bideratu du. Ibilgailuek kalte handiak izan badituzte ere, ez da zauriturik egon.