Erakusketaren irekiera izan da gaztetxean Gabonei begira prestatu duten lehen ekintza, baina ez da bakarra izango. Gaur -abenduak 24- parranda egiteko aukera egongo da bertan gaueko hamabietatik aurrera. Asteazkenean -abenduak 26- umeentzako tailerrak egingo dituzte 11:00etan eta 3x3 futbito eta dardo txapelketak, aldiz, 17:00etan. Ostegunean Txikik bakarrizketa eskainiko du, 19:30ean.
Urtarrilaren 12an, aldiz, bazkaria egingo dute 14:00etan, preso eta iheslari politikoen aldeko Bilboko mobilizaziora joateko jarraian.
Argazkiak: Olatz Valle