Guda Zibilean eraildako 14 lagunen historia berreskuratu dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 27a, 09:15
Guda Zibileko eskualdeko irudiekin bilduma sareratu zuen Aiaraldea hedabideak duela 2 urte. / Aiaraldea

Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldon guda zibilean fusilatutakoen inguruko hitzaldia eskainiko dute ostiralean, 19:30ean Udaltalden.

Anjel Egaña Mendibil gudari arrankudiagarraren historia berreskuratu dute Txomin Egiluz eta Markel Iturrizarrek. Ostiralean aurkeztuko dute egindako ikerketa Arrankudiagako Udaltalden. Igandera arte erakusketa jarriko dute ikusgai Gizarte Etxean. 

"14-15 lagun hil ziren Guda Zibilean, horietako 3 fusilatuta", adierazi dio Txomin Egiluzek Aiaraldea hedabideari. Jakin dutenez, Valladoliden (Espainia) fusilatu zuten Egaña, 1938ko ekainaren 2an, "duela 80 urte". Padura batailoiko kidea izan zen arrankudiagarra, "4 talde zeuden, horietako bat zen Iberlanda". Arrankudiagako beste zenbait herritar ere egon ziren bertan: "Arrankudiagarrak Padura eta Araba batiloietan banatu zituzten nagusiki. Egañak Gorbeiako batailan hartu zuen parte, 1937ko apirilaren 1 eta 2an. Diotenez Gorbeian Espainiako bandera jarri zuten. Karlistek kontatuta orduko gudaren berri badago". Borrokaren ondotik, Santoñan espetxeratu zuten Egaña, 15 urteko kartzela zigorra jarri baitzioten. 

Espedienteetan topatu dituzte bere arrastoak, besteak beste, urtebeteko azterketaren ostean. Egiluz eta Iturrizarren arabera, Valladoliden dago bere gorpua, "oraindik aurkitu ez badute ere". Izan ere, 2.000 pertsona erail zituzten bertan, 200 gorpu agertu dira, baina 2 soilik lortu dituzte identifikatzea. 

Markel Iturrizarren hitzetan, hitzaldi eta erakusketaren helburua herriko historia berreskuratzea da: "Frankismoan egon zen isiltasuna argitara eraman nahi dugu. Etorkizunean, artikuluren bat idaztea gustatuko litzaiguke; baina momentuz erakusketa eta hitzaldietara mugatuko gara".

Gernika, Durango, Otxandion eta beste hainbat herri bonbardatu zituen nazien Kondor Legioak duela 80 urte, Guda Zibilean. Aiaraldean ere hainbat bonba erori ziren, Aretan eta Arrankudiaga-Zollon batez ere:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide