21.675 euro baliatuko dituzte Atxandin lur-jausiek eragindako kalteak konpontzeko

Erredakzioa 2019ko urt. 3a, 12:00
Lur-jauziak eragindako kalteak konponduko dituzte. / Txomin Egiluz

Bizkaiko Foru Aldundiak eman dio Arrankudiagako Udalari obrak egiteko laguntza ekonomikoa.

Duelako urtebete Aiaraldean egondako euriteek hainbat kalte eragin zituzten Arrankudiaga-Zollon, Atxandi eta Arbideko bideetan.

Kalte horiek konpontzeko 21.675,18 euroko diru-laguntza jaso du orain udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren eskutik. Atxandi auzoan jazotako lur-jausiak eragindako kalteak konpontzera bideratuko dute dirua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide