Lapurreta bat gertatu da Arrankudiaga-Zolloko Elexalde auzoan igandetik astelehenera bitarteko gauean. Lapurrak bi autoren barruan sartu dira, leihoetako kristalak hautsita. Hainbat objektu ostu dituzte. Ibilgailuetako batean hirugarren auto baten giltzak zeuden. Lapurrek horiek hartu eta hirugarren kotxe hori lapurtu dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Ibilgailuen jabeek salaketa jarri dute eta polizia gertatutakoa ikertzen ari da.