Amaitu da Arrankudiaga-Zolloko Udaleko idazkari kontu-hartzaile berria hautatzeko prozesua. Parte hartzaileek bi proba egin behar izan dituzte. Lehen fasera zortzi pertsona aurkeztu ziren eta horietako hiru igaro ziren bigarrenera. Pertsona bakarrak lortu du proba guztiak gainditzea, 29,16 puntu eskuratuta. Udalaren asmoa da pertsona hori berehala hastea lanean.