Sinadura bilketa abiatu dute Arrankudiaga-Zollon, euskal preso politikoen eskubideen alde. Lau salbuespen neurrirekin “berehala” amaitzea eskatu dute sinatzaileek:
- Urruntzea: Asteburu oro ehunka senide ehunka kilometro egitera behartzen dituena.
- Larriki gaixo dauden presoak: Egun gutxiko bizia geratu aurretik, gaixorik dauden presoek behar bezala artatzea merezi dute, hemen eta orain.
- Europako legediak dioen moduan, bi estatuko zigorren batuketaren aplikazioa.
- Lehen graduen aldaketa: Euskal presoek lehen graduan betetzen dute kondenaren ehuneko ehuna, eta neurri hori legearen kontra doa.
Momentuz 146 sinadura bildu dituzte udalerrian. Hau da, biztanleriaren %14,3ak egin du bat arestian aipatutako lau eskaerekin. “Aldarrikapen hauen ildoan, dei egin nahi diegu herritar guztiei urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioan parte har dezaten”.