Inguruko mendiak zeharkatuta ospatuko du Matxinkortak bigarren urtemuga

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 15a, 07:35
Bi urte bete ditu mendi taldeak. / Aiaraldea.eus

Igandean izango da urteurrena ospatzeko txangoa. Ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte zeharkaldirako, txikia eta handia.

Bigarren urteurrena ospatzeari ekingo dio Matxinkorta mendi taldeak. Igandean izango da urtemuga ekitaldia, eta mendi ibilaldia zein txitxiburduntzia egingo dituzte.

Ohi bezala, bi ibilbide proposatu dituzte, laburra eta luzea. Zeharkaldi handian parte hartuko dutenek 8:30ean egon beharko dute herriko plazan. 11 kilometroko bidea osatuko dute, 750 metroko desnibelarekin. Hala, Pagobakarra, Goikogane eta Kamaraka zapalduko dituzte, Basakoetxen biltzeko eguerdi aldera. 

Txango laburra hautatzen dutenek, aldiz, 5.5 kilometro izango dituzte zain, 326 metroko desnibelarekin. Matxinkortako kideek azaldu dutenez, Albitzarri, Lupetzeta, Matxinkorta eta Basakoetxetik igaroko dira. "Basakoetxen txitxiburduntzia antolatuko dugu, urteetan zehar auzolanean aritu direnei omenaldia...". Aurreratu dutenez, kantaldia ere izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide