Hitzaldia eskainiko du Juan Jose Ibarretxek Arrankudiagan datorren ostiralean, urtarrilak 25. Udaletxeko areto nagusian izango da zita, 19:00etan. Ramon Azkue kultur elkarteak antolatu du solasaldia.
Kultura da gakoa. Euskadi en el mundo izango da hitzaldia izenburua. Nazioarteko egoera ekonomiko eta politikoa izango du hizpide Ibarretxek. Horrez gain, hainbat gako emango ditu, “Euskadi nazioarteko agendan kokatzeari begira”, antolatzaileen esanetan.
“Giza garapen jasangarria” eta berdintasuna ere izango ditu mintzagai lehendakariak, “ bi elementu horiek funtsezkoak izan direlako Euskadik azken 40 urteetan bizi izan duen aldaketa sakonerako”. “Kultura eta identitatea” eraldaketa horretan berebizikoak izan direla defendatuko du Agirre Lehendakaria Center zentroko zuzendariak.
Bertaratuko direnentzako oharra
Antolatzaileek eskatu dute, ahal dela, interesdunek plazan aparkatzea eta ibiltzen gerturatzea udaletxera, “aparkatzeko arazoak daudelako bertan”.