Martxoaren 24an egingo du hurrengo irteera Matxinkorta mendi taldeak. Anbotora joango dira mendizaleak, Urkiola parke naturalera. Ohi bezala, bi ibilbide proposatu dituzte: laburra eta luzea. 8:30ean aterako dira Arrankudiagako plazatik, eta bazkalostean itzuliko dira herrira:
Horrez gain, eskalada ikastaroa antolatu dute elkartekideentzat Oron. Sare sozialetan zabaldu dituzte 2019ko irteera guztiak, hilabetero bi jarduera eskainiko dituzte. Apirileko txangoetarako La Arboleda eta Via Ferrata bat aukeratu dituzte.
Ohi bezala, izena emateko Ekilore dendara jo beharko da, edota matxinkorta@gmail.com helbidera zein Facebook kontura mezua bidali.