Arene Euskal Kultura Elkarteak iritzi du erakunde publikoek indusketak bultzatu behar dituztela Ganekogorta mendiko ingurutan. Harri multzoak ikertu ditu Arrankudiaga-Zolloko elkarteak Arrabatxu zelaian, 950 metroko altueran, eta euren susmoa da aztarnategi megalitikoa izan daitezkeela.
Elkarteko kideek erreferentzia gutxi topatu dituzte aurkikuntza horiei buruz, eta hainbat gunetan cromlechak eta mugarriak izan daitezkeen harri lurperatuak aurkitu dituzte. Hasteko, arraroa iruditu zaie mendizaleek ezagutzen duten leku horri buruz informazio gehiago ez egotea.
Arene elkarteko kideak adituak ez direnez, Arrabatxura jo zuten Juan Carlos Lopez Quintana "Tana" arkeologoarekin. Horren ostean, bi hipotesi garatu dituzte. Euren aburuz, harri multzo lurperatuak artzainen egonlekuak aztarnak izan daitezke, baina ezinbestekoak dira indusketak zehazteko XV. edo XVI. mendekoak diren edo, kontrara, historiaurrekoak diren.
Kasu batean zein bestean, Arene elkarteko kideek aldarrikatu dute erakundeek esku hartu behar dutela aurkikuntzaren garrantzia neurtzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!