Astebete daramate greban Sunrise Medicaleko langileek, lan hitzarmenaren alde

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mar. 27a, 13:56

Langileek hainbat aldarrikapen dituzte lan-hitzarmenari begira. Baina, salatu dutenez, enpresak ez du puntu horien gainean ezer negoziatu nahi.

Iragan martxoaren 20tik daude greban Sunrise Medical enpresako langileak, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Bakiolako poligonoan dago lantegia eta 43 behargin ditu. Iragan irailean ekin zioten hitzarmen berria negoziatzeari, baina zuzendaritzak ez du horretarako inolako borondaterik erakutsi, langileen ordezkariek salatu dutenez. “Langileek aurkeztutako puntu garrantzitsuen inguruan hitz egiteari uko egin dio uneoro”.

Beharginek nabarmendu dute enpresak geroz eta irabazi eta produktibitate handiagoak dituela. “Horren seinalea da EBITDAren handitzea eta enpresak beste lantegi batzuk finantzatzen dituela, Bakiolako fabrikara inbertsioak bideratu gabe”.

“Lan-baldintza onartezinak”
Kontrara, lan-baldintzak “onartezinak” direla nabarmendu dute protestalariek, eta lan-erritmoak geroz eta handiagoak direla. Hori dela eta, hainbat aldarrikapen jarri dituzte mahai gainean: “Azken urteetan galdutako eroste-ahalmena berreskuratzea, bajak ordezkatzea, kategoria profesionalak ez izoztea eta estrukturalak diren lanetarako ETTak baliatzeari uztea”.

Gaur asanblada egin dute langileek, eta grebarekin jarraitzea erabaki dute. Era berean, mobilizazioak egingo dituzte, euren borroka jendarteratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide