Istripua gertatu da gaur 22:10ak aldera BI-625 errepidean, Arrankudiagan. Bi autok (Peugeot markakoa bata eta Volkswagenekoa bestea) elkarren aurka talka egin dute. Suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira ezbeharra jazo den tokira. Bi pertsona harrapatuta geratu dira, baina atera egin dituzte dagoeneko. Galdakaoko ospitalera eraman dituzte baina egoera ez dirudi oso larria denik, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Trafikoa moztuta egon da bi norantzetan, baina poliziek pasabidea egin dute eta iragarri dute bidea guztiz libre egongo dela laster, garabiak bertan daudelako dagoeneko.
